Páginas

jueves, 18 de octubre de 2012

LAUGARREN SAIOA

Kaixo!!! Bagaude berriro hemen!!!

GURE FALTA SOMATU EGIN AL DUZUE?

Pasaden egunean  ez ginen eskoletara etorri; ikasleek zein hezkuntza mugimenduak pairatzen ari duen  egoera latza honen aurrean, greba zegoelako.



Joan den irailaren 4an iragarri zuten “nazioarteko ikasle mobilizazio eguna” antolatuko zela urriaren 11rako, Wert-ek inposatu nahi dizkigu erreformak salatu eta nazio bakoitzak hezkuntzaren gainean duen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. 

Hainbat izan dira adostutako manifestu batekin bat egin duten ikasle mugimendu ezberdineak. Besteak beste: Red Roja eta Estudiantes en Movimiento, Andaluziatik Jira, CSE eta Andalucia Comunista, Canarietatik Eestudiantes Pre-Parados eta Asamblea del Movimiento Estudiantil Camario, Aragoiko Sindicato Obrero Aragonés, Castillako Plataforma Identidad Estudiantil edota Euskal Herriko Leioako Ikasle mugimendua, Ibaetako Ikasle mugimendua, Eraldatu…


Wert-en azken erreformak azken urteetan, euskal hezkuntzak jaso dezakeen erasorik larrienetako bat da. Unibertsitate tasen igoerak, ikasleen kopuruen igotzea, irakasleen kaleratzeak, curriculum konpetentzien gutxitzeak, murrizketa ekonomikoak, sexu bidezko bazteketaren inposaketa, konpetitibitatea sustatu nahi duten errebalidak, hizkuntza zapalduen kontrako sorgin ehiza, espainiar konstituzioaren gaineko doktrinamendua…

Horregaitik eta beste arrazoi askorengatik ikasleok, eta hezkuntza orohar, jasaten ari den inposaketa hauen aurrean antolatu ginen pasaden ostegunean,  erreformaren aurrean nazio bakoitzari dagokigun erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko; alegia.

HEZKUNTZA ESKUBIDEA DA!! 















No hay comentarios:

Publicar un comentario