Páginas

jueves, 20 de septiembre de 2012

LEHENENGO SAIOA 2012-9-8

Lehenengo egunean ez ginen klasera etorri. Kilikatiken arabera deskubritu dugu gure ikaskideek egin zutena.
Kilikatik bloggean irakurri dugunez, lehendabizi blog horren aurkezpena egin zuen irakasleak. Ondoren, ikaskuntza kolaboratiborako arauak azaldu zizkieten, hala nola, errespetua, hartuemana, ardurak, lankidetza...
Horretaz gain, dokumentazioa eta esperientzia biziak sortzea oso garrantzitsua dela jakitea ezinbestekoa dela ere ikasi zuten gure klasekideek. Taldeka jarri eta talde bakoitzak paper zorro bat egin beharko zuelaren azalpena ere jaso zuten, eta taldeko egitasmoa, eta egin beharreko beste zenbait lan zehaztu zituzten.Gainera, autoebaluaketaren, koebaluaketaren eta postprogramaren azalpen bat jaso behar izan zuten.
Azkenik, Ludovico pianojole italiar famatuaren laguntzaz gure erresistentzia eta baloreak frogatu genituen eta ondoren taldeko fitxan jarri genituen.



"Ludovico Einaudi, musika klasiko garaikideko ordezkaririk honenetarikoa..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario