Páginas

jueves, 29 de noviembre de 2012

POSTPOGRAMA


       Proiektu honen plangintza azalduko dugu, kasu honetan, gure postprograman plagintzarik egokiena proposatuko dugu.

1. Helburuak
  • Orokorrak
o IKTren oinarri teorikoak ezagutu.

o Taldeka lan egiten ikasi.

o IKTaz baliatuz eskolak prestatu material didaktikoa ezberdinak sortuz.

o IKTen erabilpena modu autonomoan landu.

o Teknologia berrien inguruko ikasten ikasteko gaitasuna garatu.

o IKTak euskarri gisa erabili.

  • Zehatzak
o Web 2.0 erabiltzen ikasi.

o Konpetentzia digitalekin lan egin.

o Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabili.

o Programa ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi.

o Glogster programa erabiltzen ikasi.

o Blogaren bitartez informazioa tratatu, kudeatu eta elkartrukatu.

o URL ak, etiketak…

o Movie Makerrarekin bideoak sortu.

o Power Pointarekin eskemak egin.

o Youtube erabiltzen ikasi.

o IKT ak klaseak emateko euskarri gisa erabiltzen ikasi.

o Iritzi kritikoa landu.

o Elkarrekiko kolaborazioa suspertu.

o Teknografiaren bitartez irakaslearen izaera islatu eta horretaz hausnartu.


2. Edukiak

           - Bloga                            - Erresistentziak
           - Balorea                         - Erlajazioa
           - Kontratu didaktikoak    - Sarrerak
           - Orrialdeak                     - Hiperbinkuloak
           - Gadgetak                      - Etiketak
           - RSS                              - Creative commons
           - Delicious                       - Digo
           - Folksonomia                 - Bideo Edizioa
           - Posterrak                      - Aurkezpen baliabideak
           - Argazki edizioak            - Eskola 2.0
           - Sare sozialak                 - Mapa mentalak
           - Errespetua                     - Aditasuna

3. Metodologia

    Metodologia eragilea izango da, parte-hartzailea eta lankidetzan zein hausnarketan ere oinarrituta, teoria eta praktika elkarren artean lotuz.
    Honetarako, informazio iturri ezberdinak erabiliko dira bai digitalak bai ohiko baliabideak ere, informazioa kudeatzeko, tratatzeko eta honetan oinarrituta hausnarketa edota gogoeta bideratzeko.
   Hau honela izanik, ikaslearengan ikasten ikasteko gaitasuna, informazioa tratatzeko gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna eta autonomiarako gaitasuna suspertzeko jarduerak proposatuko dira.
    Jarduera ezberdinak proposatuko dira beraz, eta horien jarraipena egingo da.
    Honez gain,

o Proposatuko egingo den blogan astero sarrera bat sortutako da, taldekide ezberdinen gogoetak eta saioetan landutako edukiak biltzeko: paper zorroa.

o Lan teorikoa praktikoan islatuz.

o Eskolatan proposatutako ariketak egitea


4. Baliabideak

     Erabiliko ditugun baliabideak, gehienbat, teknologikoak izango dira, hala ere, irakaslearekiko harremana ez da galdu behar eta galderen bidez, baliabidetzat izan dezakegu.

5. Ebaluaketa

5.1. Ebaluaketa mota

Ebaluaketa jarraia eta amaierako ebaluaketa egingo da.
Irakasleak behaketaren bidez eta aipatutako irizpideak kontuan hartuta, zein blogaren jarraipenaren bidez ikasleen garapena behatuko du.
Heteroebaluaketa (irakasleak ikasleei), koebaluaketa (taldekideak taldekideei) eta autoebaluaketa (taldearen autoebaluaketa eta ebaluaketa indibiduala) egingo da.

5.2. Ebaluazio irizpideak

o Ea IKT ak euskarri gisa erabiltzen dituen.

o Ea IKT ren oinarri teorikoak ezagutzen dituen

o Ea IKT az material didaktikoa ezberdinak sortzen dituen.

o Ea modu autonomoan lan egiten duen.

o Ea teknologia berrien inguruan interesa adierazten duen eta hauen aukeraz baliatzen den.

o Ea taldeko jarduera ezberdinetan parte hartzen duen.


6. Hausnarketa

     Azkenik, taldeko hausnarketa egingo dugu, kasu honetan zer aldatu , zer gehitu,… ahal dugun aipatuko dugu.
     Hasiera baten IKTeko praktikak zelan antolatuko ziren primeran iruditu zitzaigun, talde bakoitzak gai konkretu baten azterketa egitea eta beste klasekideei aurkeztea.
     Plangintza barneratuta izanda, lanarekin aurrera egin dugu baina batzuetan egutegia, beste batzuetan grebak edo arrazoi ezberdinak direla medio, trabak izan ditugu ikasgai hau astero jarraitzeko eta horrek arazo ezberdinak ekarri dizkigu, bai denbora aldetik eta baita planifikazio aldetik ere. Hala ere, lana egiteko plangintza egokia izan dela iruditu zaigu.
























IKASKETA PROZESUA

KAIXO LAGUNOK!!!

Azken txanpan sartu gara!!!

Ikasgai osoan zehar egin ditugun jarduerak eta prozedura zuei laburtzekotan idazten dizuegu.

Hasieran ez genekien ikasgai hau  zein norabide hartuko zuen; izan ere ez genekien Blog bat egin beharko genuen edo sistema informatikoan trasteatzen ibiliko ginen, taldeka edo banaka lan egingo genuen...

Hasieran 2.0 web gaitasun digitala barneratzeko Blogarekin trasteatzen ibili ginen, behin nola funtzionatzen duen jakin ostean,  ikasgai osoan egin ditugun jarduerak eta hausnarketak saioka, era publiko eta aske batean antolatzeko. Gainera transmizio eta parte hartze kolaboratiboari buruz hausnartzen ibili ginen, eskoletako metodologia horretan oinarrituko baitziren.

Askotan eta batez ere irakasle eskola honetan behin eta berriz errepikatu egin digute ikasten ikasi prozesua, hezkuntza kolaboratiboa...baina, errealitatera hurbltzen bagara geur egungo hezkuntza oso konpetitiboa dela ikus dezakegu, eta kanpoko faktoreek eragin izugarria dutela gure erabakietan, jokatzeko moduan eta motibazioan. Honen inguruan bideo interesgarri bat topatu genuen.

Behin Blogean bakoitzaren txokotxoa eraiki ostean , Hirugarren saio honetan, Blogaren erabileran gehiago sakondu genuen, Relative Commons eta RRS-ren bidez. Klasearen amaieran gainera hezkuntzan ipuinak irakurtzeko modu erakargarri baten metodoa ikasi genuen.

Pasaden egunean; hots, laugarren egunean,  ez ginen eskoletara etorri; ikasleek zein hezkuntza mugimenduak pairatzen ari duen  egoera latza honen aurrean, greba zegoelako.

Bostgarren egun honetan sare sozialen inguruan ibili ginen, ez zen erronka erreza izan; izan ere sare sozialak denen ahotan eta esanetan badago ere, hezkuntzan transmititzea zaila da, alde batetik segurtasuna dela eta eta bestetik harremanetarako duen erabilpena oso edatuta dagoelako.

Sare sozialetan dagoen erabilpena kritikatuz ere bideo bat topatu genuen.

Talde aurkezpenen bidez talde bakoitzak jorratu zituen gaiak beste talde guztioi helarazi zizkiguten , guk ere horren berri izateko. Bi saio erabili genituen horretarako seigarrena eta zazpigarrena.

Gure Blogari eta ikasgaiari amaiera emateko klasean landutako guztiari buruzko hausnarketa, egituraketa eta egindako plangintzaren gogoeta egin dugu, postpograma baten bidez.

IKT ak erabiltzeaz gain irakasleak izango garenerako ikasten-ikasi prozesua sakonki landu dugu. Honen inguruan gure irizpide eta ondorioak ere atera ditugu.

AGUR ETA HURRENGORARTE!!!!!


Mikatxu, Tximeltxu eta Lakitxu itxoiten egongo zaituztegu!!!







EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS

Hemen uzten dizuegu oso bideo interesgarri bat! Ikasten ikasi prozesuarekin lotura handia daukala uste duguna. Nick Vujicic ez besorik ez hankarik daukan gizona da, eta bideo honetan izugarrizkoa erakusten digu. Bideoan ikus dezakegunez, gizon hau uretara jausten da, eta igeri egin ezin duenez laguntza eskatzen du behin eta berriz. Hala ere, bere lagunek ez diote laguntzen eta bera bakarrik uretatik irtetea lortzen du azkenean. Bera bakarrik ikasten du, alegia haren lagunek bera bakarrik ikasten irakasten diote. Eta hori da, gutako askok ikasi behar genukeena, baita hezkuntza munduan ere, ikasten ikastea oso garrantzitsua da, are gehiago, hori da ikasleei irakatsi behar dieguna, ikasten ikastera


jueves, 22 de noviembre de 2012

ZAZPIGARREN SAIOA- 2012/11/22

Kaixo berriro ere laguntxo maiteok!
Oso triste gaude gaur, eta ezetz jakin zergatik? Ikt praktikako azken eguna delako! Ondo pasatu al duzue gurekin? Hori espero dugu! Azken eguna paregabea izan da, eta horregaitik ikasgai honetako zapore onarekin joan gara etxera!

    Gaur hiru aurkezpen izan ditugu , lehenendabizi eskola 2.0 eta arbel digitala azaldu dizkigute. Arbel digitala hezkuntzan oso garrantzitsua bilakatzen ari den tresna da, are gehiago, klarionazko arbela desagerrarazten ari da, gero eta eskola gutxiagoetan ikusten ditugu holakoak, eta horien ordez arbel digitalak agertzen ari dira gure ikasgeletan. Arbel digitalak ez ezik, tresna informatiko ezbedinak aurkeztu dizkigute, komikiak egitekoak  besteak beste.

     Klasean, taldeetan praktikan jartzeko ariketatxo bat egin dugu eta horretarako bitstrips.om/create/comic en bidez egin dugu. B
ertan sartu eta komiki bat sortu dugu, hna heme sortu dugun komikia.

     Azkenik, arbela digitala erabiltzeko, talde bakoitzak aurkezpen honen "hitza" bertan idatzi dugu, gurea "dibertigarria" izan da. Egia esateko, oso aurkezpen interesgarria izanda ere, gehien gustatu zaiguna toma faltsuak izan dira, bideoaren amaieran jarri dituztenak eta oso barregarriak izan direnak.



    Bigarren aurkezpena….GUREA IZAN DAA!!! Azkenean gure lana aurkeztu dugu!
Sare sozialei buruz hitz egiten egon gara, eta egia esateko, hasieran oso gai zaila iruditu zitzaigun, izan ere nahiko teorikoa zen eta ez genuen modu praktiko batean egiteko modurik aurkitzen, baina azkenean…. AURKITU dugu!

     Twitterren adibidea abiapuntutzat hartuta, azaldu diegu sare sozialak zer diren, eta gainera twitterren   trasteatzen ibili gara, eta klasekideei argazki barregarri bat igotzeko eskatu diegu.
 ondoren gu botoa eman eta irabazle bat aurkitzeko asmoz! Hau izan da gure argazkia...









Eta primerakoa izan bazen ere...ez genuen irabazi! HAIEK IZAN ZIREN IRABAZLEAK, ZORIONAK NESKAAAK!











Hirugarren  aurkezpenean, pickmonkey programa erabiltzen ikasi genuen, eta paregabea da!!! argazkiak editatzeko balio du, aurpegiko markak, pisua eta denetarik aldatzeko balio du... hauek izan dira guk egitatu ditugunak...                        



 Lehendabizi, internetetik argazki hau hartu genuen eta...




                                               




 Eta honetan bilakatu genuen!













Ondoren, pertsona baten irudia hartzea erabaki genuen, eta bere aurpegiko zenbait gauza aldatu genituen, eta mutiko hau....











                                    Honetan bilakatu zen!!!









      Azkenengo aurkezpenean, mapa mentalak aurkeztu dituzte, gai honen ideia izateko, praktikan jarri dugu , horretarako,  klaseko hormetatik papertxoak itsatsi dituzte . Paper bakoitzean, hitz bat idatzita agertzen da eta guk erlazionatu behar izan ditugu, OSO ORIGINALA benetan!
     Aipatzekoa da,  adibide honekin,  mapa mentalakzer ziren primeran ulertu dugula !

     Klasea amaitzeko, irakasleak, txandaka burura etortzen zitzaigun edozein hitz esateko esan zigun, eta horrela hasi ginen esaten: hezkuntza, maitasuna, beroa, gustura...Eta horrela, amaitu da gure IKT-ko azken saioa.
 Egia esateko, oraindik ere oroi dezakegu nola geunden klaseko lehenengo egunean. Ezer jankin gabe, ikasgaiaren siglen esanahaia ia ez genekiela ere. Horregaitik, ikasgaia bukatuta esan dezakegu, asko ikasi dugula, bai irakasleari, baita ikasleei esker ere, aurkezpenek, klasean jardutakoa...asko lagundu digute, ESKERRIK ASKO GUZTIOI ETA LASTER ARRRTE!

AURKEZPENA

   Gure gaiari buruzko aurkezpena egiterako orduan, ez genekien nola aurkeztu edota tratatu.

    Hasieran, sare sozialei buruzko informazioa elaraztea pentsatuta geneukan baina... hezkuntzarako, edukien aldetik, balio gutxiko informazioa denez , hezkuntzan sare sozialen erabilera aztertzea erabaki dugu!

    Sare sozialak talde handi batean lan egiteko aukera ematen duenez, talde osoko partaidetza behar da baina... nola lortu daiteke talde guztien partaidetza?

     Azkenenego galderari erantzuna emateko, idei berri bat izan dugu, talde guztien arreta deitu eta hortik aurrera lanean hasiko gara!

     Lehendabizi, sare sozial berri bat asmatu dugu , https://twitter.com/IKTjolasten, kasu honetan Twitteren. Bertan, taldeen partaidetza eskatzen da gonbidapen bat eginez. Gonbidapena, era ofizial batean egin da , hau da, denen blogetan gure Twitteraren helbidea linkeatu dugu.
   
    Twitteraren arreta deitzeko txapelketa bat sortu dugu, non, talde bakoitzaren argazki barregarri bat igotzeko aukera eman zaie eta bozkaketa baten bidez irabazlea aukeratzeko.

    Lehenengo urratsa bazegoen eginda baina... taldeen erantzuna ez da eman, beraz, pentsatuta geneukan lana ez da aurrera joan. Erantzunik egotekotan, sare sozial honetan, ikasgai eta esparru ezbedinetan, taldeen lanak ikusteko aukera izango genuen eta hortik ikasteko aukera ere bai.

    Azkenik, aurkezpenean, gure sare soziala erabiltzeko aukera eman dugu, hasieran proposaturiko txapelketa eginez. Ariketa erraza izan da eta gure lanaren ideia izateko eta ulertzeko aukera izan dute.






jueves, 8 de noviembre de 2012

SEIGARREN SAIOA- 2012/11/8

EGUN ON SINBOK MAITEAAAAAAAK!!

Bi aste ostean hemen gabiltza berriz ere lanari ekiteko prest! Egun interesgarria izan da gaurkoa, taldekide batzuen aurkezpenarekin hasi dugu klasea.
Lehenengo taldeak bere lana aurkeztu digu. Movie makerren erabilera azaldu digute, azalpen praktiko baten laguntzaz. Haiek txanogorritxoren historioa egin dute bideo baten laguntzaz zenbait irudi bilduz, eta ondoren klasekide guztiok, taldeka egin behar izan dugu geure bideoa, eta guk hartz txikiren bideo bat egin dugu, txikitan ikusten genuen telesaiarena alegia.






Horren ostean, irakasleak beste klaseko ikasle baten bideo bat jarri digu, asko gustatu zaiguna. Bideo horretan, neska batek zer esperientzia izan dituen garrantzia bere bizitzan ikusi ahal izan dugu, baino ez zen bere aurpegia inon azaltzen. Honen bidez, ikaskuntzaren ekintzak edo prozesuak bizi behar ditugula ikasi dugu, ekintza islatu bat bezala gelditzea ekiditzea sustatu dugu, gureak egin behar ditugu ikasten ditugun gauzak, aldaketa bat eman behar da.

Klasea jarrraituz, aurkezpenekin jarraitu dugu, hurrengo taldeak PREZI eta POWER POINT-en erabilera azaldu digute, eta bi hauek praktikan jarri behar izan ditugu. Hasteko, pertsonai famatu bat aukeratu behar izan dugu, eta horri buruzko Power pointa egin, eta honako hau izan da gure aukera...

JOHNNY DEPP!!!!!!



Power Pointa amaitu dugunean, Prezi kontu bat ireki dugu, eta  eta prezi bat egiten hasi gara. Hala ere, denbora aldetik nahiko eskas egon gara.
Azkeni, bozkaketa bat egin dugu, Prezi edo Power Point nahiago dugun jakiteko, eta klasekide gehienek Power Point-a aukeratu dute. Hala ere, guk Prezia nahiago dugu, ingelesez bada ere, eta horrek ingelesa ondo maneiatzen dutenentzat korapilatsua izan ahal bada ere, umeentzat interesgarriago izango dela uste dugu, eta gainera horrekin jolastea errazagoa da. Beraz guk aurkezpen bat egin behar bagenu Prezi erabiliko genuke.



                                                                                                                
Azkeneko taldeak Eduglogster programa azaldu digute. Programa hau posterrak egiteko balio du, eta hemen usten dizuegu posterrak egiteko weborri baliagarri bat, non guk gure sortu dugun; http://edu.glogster.com/

 Klaseko talde batek egin digu bere posterraren azalpena eta horrekin amaitu dugu gaurko eguna! :) Beraaaaaaaaaaaaz... pilo bat gauza ikasi ditugu gaur ikaskideen aurzkezpenekin! HURRENGO OSTEGUNERAAAAAAAAARTE ETA ASTEBURU ONA PASA!!! 
                         
http://laupuntozero.edu.glogster.com/egunerokoa-sinbok


Gure wordle:



jueves, 18 de octubre de 2012

BOSTGARREN SAIOA: 2012-10-18

KAIIIIIIIIXO BERRIRO ERE!

Bi ostegun klasera etorri barik baina hemen gara berriro ere, lanari ekiteko prest! Pratika klasea hasi berri eta taldeka arbelera irten gara gure bloggari buruzko informazioa helaraztera gainontzeko ikasleei. Gure blogga nahiko ondo badabilela esan dugu, eta ondo dabil bai, hala ere, guri egokitutako gaia apur bat zaila iruditu zaigu: Sare sozialak. Nahiko erraza badirudi ere, ez dakigu gehiegi nondik hasi sare sozialei buruz hitz egiten. Hala ere gauza bat badakigu: sare sozialak hezkuntzan modu praktiko batean aplikatzeko modua aurkituko dugula!
Klaseko guztien bloggak nola doazen jakin ostean, gure blogga egiteko denbora izan dugu, eta hemen gabiltza gure egunerokoa jarraituz!   Gainera gaur, sare sozialek hezkuntan ere erabilera anitza izan ahal dutela ikusteko, Twitter bat sortu dugu, klaseko berriak, txapelketak, eguneroko gauzak...argitaratzeko! JARRAITUUUUU :)

Arbel digitala ondo funtzionatzen ez duenez